XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Makinen kojineteak brontzezkoak dira.

- Eztanda motore baten pistoia, urtutako aluminioz eginik dago.

4.1. Urtutako piezen erdiespena.

Pieza bat egiteko, fabrikazioera hau kontutan izan behar da: 1.ampdeg; Egin nahi den piezaren antzeko eredu bat eduki.

2.ampdeg; Ereduaren forma berdina izango duen hutsune bat harean egin.

Hutsune honek molde izena hartzen du.

3.ampdeg; Moldea metal likidoz bete.

4.ampdeg; Ondo gogortu eta hoztu ondoren moldea desegin, urtutako pieza atereaz.

III. koadroan, urtutako pieza baten fabrikazioera adierazten da.

5. FORJATUTAKO PIEZEN ERDIESPENA.

Mailuz eta kolpez, metalezko piezei forma emateko erabiltzen den fabrikazioera da forja.

Forjatu behar diren piezak forjako tenperaturaraino berotu behar dira aurrenik (1.000ampdeg; C gutxi-gorabehera).

Batzutan forjaz, bukatutako piezak lortzen dira: kakoak, zizelak, mekanizatzeko hortzak e.a. eta baita pieza artistikoak ere (burdinesi, farolak e.a.).

Kasu gehienetan, forjaz, gero mekanizatuak izango diren piezak erdiesten dira: birabarki, buloi, biela, e.a. bezelakoak.

Funtsean metal guziak dira forjagarriak: - Altzairuak oso forjagarriak dira.

- Brontzea eta burdin urtua ez.

5.1. Eskuzko forjaketa. Eskuzko forjaketaren adibide bat, harotzak edo errementariak egiten duen lana da.

Honek, bere lan guztietarako, esku erremintak bakarrik erabiltzen ditu.

Forjaketa mekanikoa ere bada, eta mailu mekanikoak eta beste makina bereziak erabiltzen dira lan horietan.

Eskuzko forjaketan erabiltzen diren elementuak hauk dira: sutegiak, euskarriak, mailuak, turkesak eta erreminta bereziak.

SUTEGIAK: Piezak berotzeko dira.

Beroa ikatzaren edo gasolioaren erreketaren bitartez sor daiteke (5-2 eta 5-3 = irudia).

Bai kasu batean, bai bestean, haizemaile bat ere badute, behar den haizea sortuz, erreketak bizi iraun dezan.

propano odia / pieza luzea.

EUSKARRIAK: Forjatu behar diren piezak sostengatzeko dira.

Bi euskarri mota daude: ingudeak eta biburdinak.

Ingudeak, 5-4 (a) irudian agertzen diren bezalakoak izan daitezke eta gehienetan zur gogorrezko oin batetan finkatu ohi dira.

Biburdinek, forma bat baino gehiago izan ditzakete.

Gehienetan luzeak izan ohi dira.

5-4 (b) irudian agertzen den bezala, eta ingudean heuren E mihia O begietan sartuz lotzen dira.

Bai ingude eta bai biburdinak, urtuzko altzairuz eginikoak dira eta tenple arin baten bitartez gogortuta dago bere azal nagusiena.

MAILUAK.

Kolpeak emateko erabiltzen diren erremintak dira.

Heuren alderdi bat launa da (zertxobait borobildua) eta aurpegi deitzen zaio.

Beste alderdiak ziri forma du eta pena deitzen zaio.

Mailuaren pisua 1 etik 2 kilo bitartekoa denean, (5-5.irudia) horrela deitzen zaio.

Kirten motz bat jartzen zaio esku bakarrez erabiltzeko.

10 Kilo pisatzera iristen denean, mazo izena hartzen du (5-6.irudia).